Tenis partidak jokatuko dira bihar Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 14a, 20:22
Igande honetan, ekainak 15, Barrikako Abaroa Tenis Kirol Taldeak antolatutako Txapelketa Absolutuaren eta Gazte Rankingen finalak jokatuko dira. 14:00etan rankingak hasiera emango dio tenis jarduerari. Ondoren, 16:00etan emakumezko eta gizonezkoen kontsolazio finala izango da. Azkenik, 17:00etan txapelketa absolutua jokatuko da gizonezko eta emakumezko mailetan. Amaitzerakoan sari banaketa egingo da eta horren ostean txokolatada. Bestalde, Barrikako Piragua Taldeak Butroe itsasadarretik ibilaldia egingo du uztailaren 5ean. Jarduera goizeko 10:30ean hasiko da klubak duen egoitzan (Larretxe auzoa, 14). Ibilbidea piraguisten mailaren araberakoa izango da. Esku hartzeko derrigorrezkoa da igeri egiten jakitea eta 10 urte baino gehiago izatea. Prezioa 6 eurokoa da (piraguan aritzeko behar diren materiale guztiak hartzen ditu prezioak). Izena emateko epea uztailaren 4ra arte zabalik egongo da, Kultur Etxean (946 775 163).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun