Altzaga ikastolako Gurasoen Elkarteak antolatuta, Kantagunea ekimena egingo dute igande honetan, ekainak 15, Erandion; bizilagun guztiei Euskal Herrian ditugun kanta tradizional sorta ederra ezagutzera emateko asmoz. Gauzak horrela, 11:30ean egingo diete harrera, Irailaren 23a plazan, kanpotik etorritako abeslariei. Eguerdiko 12etan, berriz, kalejiran joango dira, Europa plazatik abiatuta. Azkenik, herri bazkaria izango dute ondoren. Nahi duen guztiak har dezake parte ekimenean. Eta nahi izanez gero bazkaltzeko tokia ere badago: 15 euroren truke kanta liburuxka, bazkarirako txartela eta oroigarri praktikoa (eguerdiko eztarri bustitzekoak hartzeko) eta hartzekoak izango dituzte nahi duten guztiek. Bitartean, Goiherrin, San Antonio jaiak ospatzen dabiltza asteburu honetan. Besteak beste, bihar idi probak (12:30ean eta 18:30ean) eta haurrentzako puzgarriak izango dira. Argazkian, herri doinuek alaitu ohi dituzte Euskal Herri osoko ospakizunak.