Areeta eta Gorliz lotuko ditu igandean Kosta Trail lasterketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 14a, 23:37

Kosta Trail lasterketaren hirugarren edizioa egingo da igande honetan, ekainak 15, Uribe Kosta eskualdean. Aurreko edizioetan bezala, mendi lasterketa (29,5 kilometro) kostaldeko labarretako bideetatik igaroko da. Irteera Portugaleten kokatuko da berriro ere. Goizeko 9:30ean, itsasadarra Bizkaiko Zubia erabilita zeharkatu ondoren, korrikalariek Areeta, Algorta, Sopela, Barrika, Plentzia eta Gorliz igaroko dute. Bestalde, mendi ibilaldia (20 kilometro) eta ibilaldi familiarra (12 kilometro) izango dira, non edozein adin eta egoera fisikoan dauden pertsonak parte hartu dezaketen. Horiek biek Sopelako udaletxeko plazan hasi, 9:00etan, eta Gorlizko hondartzan amaituko dira. Argazkian, korrikalariak Portugaletetik Areetara igarotzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun