Goiherriko jaietako azken txanpaz gozatu daiteke oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 15a, 00:21

Goiherriko jaiak atzo hasi ziren, San Antonio egunean, eta goizeko nagusientzako kontuak egin ostean, gauean erandioztarrek erromerian dantzatu zuten Trikizio taldearen doinupean. Gaur, berriz, kirolari ekin diote Martiartuko inguruetan: ohiko plater-tiroa goizean eta Lurgaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa arratsaldean, Goiherri, Gaztedi, Mutriku, Areso eta Getxok norgehiagoka aritu direla. Baina eginarendako erremediorik ez eta gelditzen diren ekitaldiak so dituzte Erandio eta Uribe Kostako parranderoek, batez ere gaur 23:00etan hasiko den kontzertua, Averno eta Etsaiak taldeekin, ondoren Jo Ta Hankako erromeriarekin luzatuko dena ordu txikietaraino. Bihar ere, izango da zertaz gozatu, idi probak edota puzgarriak gustatzekotan, 12:30etatik aurrera, goiz eta arratsaldez hori izango baita Goiherrin. Argazkian, Etsaiak taldea / Eutsi Goiari.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun