Helduentzako Musika Hizkuntza eskolak emango dituzte Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 15a, 13:14

Dagoeneko zabalik dago Berangoko Udal Musika Eskolan 2008/2009 ikasturterako izena emateko epea. Irailaren 5era arte izango dute horretarako aukera nahi duten guztiek. Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira. Salneurriei dagokienez, Musika Hizkuntza eskolengatik 26 euro ordaindu beharko dira hileko. Pianoa jotzen ikasteko, berriz, 22,50 euro dira. Bestalde, aurten ere helduentzako Musika Hizkuntza eskainiko da. Hileko prezioa 26 euroko izango da. Berangoko Musika Eskolan ematen dena irakaskuntza ez-arautua dela gogoratu dute tokiko iturriek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun