Getxoko Turismo Bulegoak udako ordutegi zabalagoari ekin dio gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 15a, 15:37

Getxoko Turismo Bulegoak herritarrei arreta emateko ordutegia zabalduko du udaldian, igande honetatik irailaren 15era bitartean. Ordutegi zabalago honek Algortako Ereagako hondartzako bulego nagusian zein turismo informazio gune mugikorretan izango du eragina. Udaldian, bulego nagusia aste osoan egongo da zabalik (larunbat, igande eta jaiegunetan ere bai), eta bere ordutegia 10:00etatik 20:00ak artekoa izango da, bazkalorduan itxi gabe. Behin behinean, Bizkaiko Zubiaren inguruetan dagoen gunea ere aste osoan egongo da zabalik, 10:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak artean. Bestalde, Turismo Bulegoak harrera eta informazio zerbitzu berezia eskainiko du Jazzaldian, uztailaren 8tik 12ra, eta abuztuaren 10ean ospatuko den San Lorentzo azokan, biak ere Algortako San Nikolas plazan izango diren turismo informazio gune mugikorretan. Holako beste bi ipiniko dituzte Itsas Joko Atlantikoetan, uztailaren 21etik 25era, eta Nazioarteko Folk Jaialdian, irailaren 3tik 7ra, Areetako Xake plazan. Argazkian, Ereagako turismo bulegoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun