Kirol hori ezagutzen ez duten pertsonek arraunean ikasi dezaten, ateak zabalik jardunaldia antolatu du larunbat honetarako, ekainak 21, Barrika Piragua Taldeak. Ekimenean esku hartzeko ezinbestekoa da igeri egiten jakitea, zehaztu dutenez. "Esan gabe doa, primeran pasatzen duten bitartean kirol berri bat ezagutu nahi dutenei zuzenduta dagoela", gaineratu dute. Klub barrikoztarreko prestatzaileek koordinatuko dute jarduera, eta parte hartzea erabakitzen dutenek taldekideen laguntza izango dute. Izena eman nahi dutenek 600 902 125 telefono zenbakira deitu beharko dute edo blogbpt[abildua]telefonica.net helbide elektronikora idatzi. Bestalde, uztailaren 5ean Butroe itsasadarretik egingo duten ibilaldia udalerrian erroldatuentzat bakarrik dela zehaztu du Barrikako Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!