Astearte honetan, ekainak 17, itsas bidai handietako ontzietarako kaitik udalerrira joateko autobus zerbitzu berezia martxan jarriko du Getxoko Udalak. Bihar, Queen Elisabeth 2 itsasontzian helduko direnek lehendabiziz erabili ahal izango dute. Aipatu ekimena saiakuntza baino ez da eta denboraldi honetan gure udalerrira helduko diren 38 ontzietatik 10etako bidaiariek hartu ahal izango dute: Queen Elisabeth 2 (ekainean eta urrian), Black Watch (abuztuan, urrian eta azaroan), Oriana (abuztuan), Constellation, Costa Marina, Seven Seas Voyager eta Saga Rose (laurak urrian) izeneko itsas bidai handietako ontzietan datozenek, hurrenez hurren. Aitor Soloeta Turismo zinegotziak jakitera eman duenez, “hauxe Udal Gobernu Taldeak mota horretako ontzien turismoa erakartzeko martxan jarriko duen ekintzetako bat da”. Tokiko arduradunaren hitzetan, “Getxok pozik hartzen du Bilboko Portu Autonomoak horien bidez sustatzen duen turismo mota. Ezaugarri hauetako turismoa garapen prozesuan da Euskadin. Getxo gehienetan geldialdi portua izaten da eta, noizean behin, heltze eta irteera portua izan da. Hala ere, hazteko aurreiskupen handia dago”. Argazkian, itsas bidaia "misteriotsuak" 600 britainiar ekarri zituen Getxora, apirilaren 2an, euskal kirolez gozatzeko.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!