Ekainaren 21erako II. Skate Lehiaketa Irekia antolatuko dute Sopelako Udal Gazteria Sailak eta Gazte Informazio Bulegoak, QIX Skateboards Rider Skate, Soda eta Alai-ren laguntzarekin. Proba goizeko 10:00etatik aurrera izango da Balea pilotalekuan (Mendieta kalean), hiru mailatan banatuta: 10 urte azpikoak, 12 urte azpikoak eta 16 urte azpikoak. Arratsaldean, 16:00etan 16 urte gorakoentzako lehiaketa egingo da. Horrenbestez, hiru sari banatuko dira: 1000, 500 eta 300 eurokoak. Gainera, 200 euro eskainiko dituzte Sopelako patinari onenarentzat eta partaide guztiek opariak izango dituzte. Igandean, ekainak 22, Skate Expresion erakustaldia egingo da Iturrieta parkean. 11:30etik aurrera BBK Skate Tour Eskola ikastaroak hasiko dira. Arratsaldean, berriz, txapelketa izango da 16:00etatik 18:00etara, ekainaren 28an Zorrozaurren egingo den finalerako sailkatzeko baliagarria. Ondoren erakustaldia izango da. Argazkian, eskualdean ez zaio zaleturik falta kirol honi, hainbat skate pista ditugu gurean, Leioakoa tartean /
leioask8park`s Fotolog.