Bi gizon atxilotu dituzte Algortako farmazia batean lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 16a, 21:32

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen ostiral arratsaldean Algortan, indarrez egindako lapurreta delitu bat leporatuta. Susmagarriek Telletxe kaleko farmazia bateko sarrera bortxatu omen zuten bertan lapurtzeko asmoz, baina polizia patruila batek harrapatu zituen, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutako informazioaren arabera. Gertakizunak arratsaldeko hirurak aldera jazo ziren. Une horretan, pertsona batek SOS Deiak telefono zenbakira deitu zuen, bi gizonezko Telletxe kaleko botika bateko sarrera bortxatzen saiatzen ari zirela esanez. Berehala, patruila bat hara joan zen eta gizonezko bat ikusi zuen farmaziaren kanpoko aldean, jarrera susmagarria zuela. Agenteak ibilgailutik jaitsi zirenean, botika barrutik beste gizonezko bat atera zen korrika. Hori dela eta, haren atzetik joan ziren ertzainak eta handik gutxira harrapatu zuten, Telletxen bertan. A.A. (39 urtekoa) gisa identifikatu eta atxilotu zutenean, indarrez egindako lapurreta delitu bat leporatuta, ertzainak eta dagoeneko bertan zen beste patruila bat farmaziara zuzendu ziren lehen susmagarria identifikatzeko asmoz, baina dagoeneko hura ez zegoen han.

Minutu batzuk geroago, beste patruila batek bigarren susmagarriaren deskribapenarekin bat egiten zuen gizonezko bat aurkitu zuen Tellagorri kalean. Agenteak hura identifikatzeko hurbildu zirenean, ihes egiten eta aurpegia estaltzen saiatu zen. Ondorioz, agenteak haren atzetik joan behar izan ziren eta, korrikaldi labur batean ondoren, Karitate kalean harrapatu zuten. Z.D. (24 urtekoa) gisa identifikatu ostean eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egin zuten, indarrez egindako lapurreta delitu bat leporatuta, eta polizia etxera eraman zuten.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun