Eusko Ikaskuntzaren bazkide ongilea da gaurtik Erandioko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 16a, 21:48

Erandioko Udalak urtean 2.000 euroko dirulaguntza emango dio Eusko Ikaskuntzari eta elkarte horrek bere argitalpenen bilduma osoa (420 liburu) eskainiko dio tokiko erakundeari doan. Bilduma hori elkarteak azken 30 urteetan argitaratutako liburuek osatzen dute. Horrez gain, urtean zehar publikatzen dituen liburu guztiak helaraziko dizkio Udalari euskal kulturaren garapenerako erakundeak. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak antolatutako ikastaroetan %15eko deskontua izango dute erandioztarrek. Mikel Arieta-Araunabeña alkateak eta Jon Kortazar Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko lehendakariordeak gaur izenpetu dute horri bidea ematen dion lankidetza hitzarmena. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Santiago Neira zinegotzi erandioztarra, Kortazar eta Arieta-Araunabeña, gaurko ekitaldian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun