Mitxel Sarasketaren kontrako karguak atzera bota ditu fiskalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 16a, 22:20

Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, 33/01 epaiketan gaur egin ditu zigor eskaerak Carlos Bautista fiskalak, eta gogortu egin ditu 27 auzipetuetatik hiruren kontrakoak. Hasieran, 10 urteko espetxe eskaera egin zuen Joan Mari Olano, Julen Zelarain eta Aitor Jugoren aurka eta, orain, 13 urtera igo du "ETAko buruzagi" zirela argudiatuta. Beste hiru auzipeturen kontrako karguak, berriz, atzera bota ditu, frogarik ez dagoelako: Maitane Mendez, Jorge Arredondo eta Mitxel Sarasketa getxoztarraren aurkakoak, hain zuzen. Beste 18 auzipetuen kasuan, hasierako 10 urteko eskaerari eutsi dio, horien artean Jagoba Terrones berangoztarra dela. "La Razon" egunkariak ekainaren 13ko alean aurreratu zuen fiskalaren erabakia. Bitartean, larunbat honetarako, manifestaziora deitu dute Iruñean, epaiketa salatzeko. 18:00etan hasiko da, autobus geltokitik. Argazkian, Mitxel Sarasketa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun