Gorlizko 39 umek parte hartuko dute aurtengo udalekuetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 17a, 22:15

Iaz bezala, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak udaleku irekiak antolatu ditu Gorlizko 3 eta 5 urte arteko umeentzat, uztailaren 1etik 24ra bitartean. Hasiera batean, 20 plaza eskaini baziren ere, azkenean, izena emandako 39 neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, Udalak egindako ahaleginei esker. Udalekuak Gorlizko ikastetxean izango dira, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era. Bertan umeek zenbait jarduera egingo dituzte hainbat balio sustatzeko asmoz, hala nola, sorkuntza, soziabilitatea, sentsibilitatea eta norberaren autonomia. Ikastetxean bertan egingo dituzten ekintzez gain, neska-mutilek hiru irteera egin ahal izango dituzte: uztailaren 2an eta 16an Maruri eta Mungiako igerilekuetara joango dira, eta uztailaren 23an Olentzeroren etxea (Mungia) bisitatzeko aukera izango dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun