Larunbatean zozketatuko dituzte Urdulizko Elortza auzoko 60 BOEak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 17a, 22:17

Urdulizko Udalak abenduaren 19ko osoko bilkuran erabaki zuen, Sociedad Urduliz Urbanismo SAk Elortza auzoko 42 eremuan eraiki dituen babes ofizialeko 60 etxebizitza adjudikatzeko oinarriak (pdf) hasiera batean onestea. Aipatutako sozietatea tokiko erakundeak berak sortu zuen "herritarren artean etxebizitza publikoa bultzatzeko". Bada, jardunbide guztia gauzatu eta eskatzaileen behin betiko zerrenda (pdf) eskuan, larunbat honetan, ekainak 21, egingo dute aipatu 60 BOEen zozketa. Ekitaldia Iparralde kiroldegian izango da, goizeko 11etan. Argazkian, Urduliz urrunetik ikusia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun