"Ku-Ku!" (pdf) izenburuko liburuxka 2006, 2007 eta 2008an jaiotako leioaztar txikitxoen aita-amen etxeetan banatuko da laster. Ekimenak, euskaraz ondo moldatzen ez diren gurasoak euren seme-alaba txikiekin hizkuntza horretan jardun daitezen ahalbidetzea du helburu. "Bizitzaren lehen urteak oso garrantzitsuak dira hezkuntza eta hizkuntzaren aldetik, hau da, haurtzaroan hizkuntza jatorra erakusteak horren menderatzea ekarriko du heldutasunean, eta horrek on egingo dio pertsonari zein hizkuntzari", Leioako udal iturriek azaldu duetenez. Hori dela eta, euskara menderatu ez baina euren seme-alabak euskararekin lehen harremana haurtzaroan izatea nahi duten gurasoentzako liburuxka banatuko dute. Argazkian, umetxoa jolasean / Xurde.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!