Leioako ondare etnografiko eta linguistikoa aztertuko du Labayruk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 17a, 23:02

Leioako Udalak eta Labayru Ikastegiak hitzarmen bat sinatu dute udalerriko ondare etnografiko eta linguistikoa biltzeko ikerketa sakon bat aurrera ateratzeko asmoz. Azterketaren emaitzak etorkizunean herritar guztien eskura izatea espero dute sinatzaileek, horiek informazioa “erabili eta heda dezaten”, inguruko hainbat udalerriek egin duten bezalaxe. Lan hori aurrera ateratzeko udalerriko hainbat pertsonen laguntza beharrezkoa dute Labayrukoek, batez ere adinekoena. "Horregatik , ikerketa martxan jartzea premiazkoa da", nabarmendu dutenez. Hori horrela, ikerketa irailean hasiko da eta 2009ko abuztuan bukatuta egotea espero dute sinatzaileek. Leioako Udalak 13.572 euro eman ditu horretarako. Argazkian, San Juan sua Leioako txosnagunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun