Mendibile, San Juan, Ikeamendi, Iturribide eta Zentro Zibikora, Mendibile kaletik sartzeko aukera egongo da. Irteera ere Mendibiletik egingo da eta ondoren, Bilborantz jotzeko, Iturribideko noranzko aldaketa egin; Getxorantz joateko Luis Bilbao Libano kaletik Lamiakoko dartsenarako noranzkoa hartuko da.
Iparraguirre kalera joateko Bilbotik, Artatzagane kaletik sartu beharko dira, auto bakoitza dagokion biribilgunetik. Getxotik datozenak Iparragirre, 2. A-F kalearen atzealdetik sartuko dira.
Estartetxe eta Elexalde aldera heltzeko, Bilbotik datozenak Artatzagane kaletik, eta ondoren, Estartetxeren atzealdetik sartuko dira. Bilborantz doazenak Artatzagane kaletik unibertsitaterako bidetik irtengo dira.
Sabino Arana, Independentzia, Aldapa eta Luis Libano aldera egiteko, Bilbotik datozenak Iturribideko noranzko aldaketatik eta alboko bidea-Lamiako lotunetik sartuko dira, Luis Bilbao Libano kalea hartuta. Getxotik datozenak Txabi eta Joseba Etxebarrieta kaletik sartuko dira eta ondoren Independentzia edo Aldapabarrena kaleetatik jaitsiko dira.
Errepide mozketak:
Iparragirre kaleko alboko bidetik, zirkulazioa bi noranzkoetan.
- Getxo-Bilbao: Iparragirre kaleko 2C zenbakitik (Mulligan’s) Iparragirre 72. zenbakiraino.
- Bilbao-Getxo: L.B. Libano Doktorea kalerako norabide aldaketatik Iturribide kaleko 16. zenbakiaren inguruan.
- Ekainak 19, osteguna: 20:00etatik 06:00etara.
- Ekainak 20, ostirala: 24:00etatik 07:00etara. (Egun honetan, 17:00etatik 20:00etara, Iparragirre kalean, zirkulazioa Getxorako noranzkoan zerbitzubidean: Bilbao-Getxo: L.B. Libano doktorea kalerako norabide aldaketatik Iturribide kaleko 16. zenbakia inguruan).
- Ekainak 21, larunbata: 22:30etik 07:00etara.
- Ekainak 22, igandea: 12:00etatik 00:00etara.
- Ekainak 23, astelehena: 21:00etatik 02:00etara.