Auzolan programan esku hartu duten Uribe Kostako Gizarte Zerbitzuetatik zetozen zortzi lagunek (zazpi emakume eta gizon bat) Barrikako hainbat berdegune berreskuratzeko eta zaintzeko lana egin dute. Zehazki, sei hilabetetan sastrakak garbitzea eta bideen txukuntzea egin dute, kimuei buruzko ikastaroa jasotzeaz gain. Ekintza horrek Eusko Jaurlaritzaren eta Emaus Fundazioaren laguntza izan du, eta helburu nagusia bazterkeria arriskuan dauden gizon emakumeei lan aukerak ematea da, programa amaitzean beren kabuz lana aurki dezaten. Aldez-aurreko hautaketa egin zuten Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuek, eta Emaus Fundazioak aukeratu zuen lana burutuko zuen taldea. Argazkian, Barrikako larretako sastrakak garbitu eta bideak txukundu dituzte Auzolan programan esku hartu duten lagunek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!