Jan-edaneko hitzorduei dagokienez, sardina-jana eta sahieski jate herrikoiak, Sagardo Festa, txokolatada edo bazkari herrikoia egingo dira jaiek irauten duten egunetan. Erromeriak, berbenak, kontzertuak, dantzak, su artifizialak, haur-jarduerak edota San Juan sua ahaztu gabe. Sukalki Lehiaketari dagokionez, izen-ematea egun berean izango da, hau da, hilaren 22an, goizeko 10:30ean udaletxeko plazan. Aurten sariak esku-dirutan emango dira (300 euro, 250 euro, 200 euro eta 100 euroko bi). Horren gaineko informazio gehiago Barrkiako Kultur Etxean edo 946 775 163 telefono zenbakian eskatu daiteke.
Egitaraua:
Ekainak 20, ostirala
18:00 Kalejira txistulariekaz.
18:30 Kontsumo baxuko esku-bonbillen banaketa (EVEren babesarekin)
20:00 Sardina jan herrikoia eta sagardo festa bertsolari eta trikitixagaz.
22:00 Erromeria Oihergi taldeagaz.
Ekainak 21, larunbata
10:00-13:00 X. Futbol 7/11 Lehiaketa Atxutegi futbol zelaian. Umeen Kategoria.
10:30 Lehenengo eta Bigarren Kategoriako Kadeteen Txirrindularitza Sari Nagusia.
11:00-14:00 / 16:00-19:00 Umeentzako parkea (jumping eta puzgarriak)
18:00 Umeen dantza eta Kung-fu Erakusketa.
19:00 Umeentzako animazioa Begira “Jira Bira” taldearekin.
20:00 Sahieski jan herrikoia Txopolis fanfarriak alaituta.
23:00 Haitzamarekin dantzaldia.
23:30 Su artifizialak futbol zelaian.
Ekainak 22, igandea
10:00 VIII. San Juan Nekazaritza eta Artisautza Azoka trikitixaz girotuta.
10:00-11:30 X. Futbol 7/11 Lehiaketa Atxutegi futbol zelaian. Aurre-benjamin eta umeen Kategoriak.
10:30 XXXII. Sukalki Lehiaketan izen ematea.
11:00-14:00 / 16:00-19:00 Txu-Txu trena eta umeentzako parkea (jumping eta puzgarriak)
12:00 Euskal dantzak plazan Getxoko Itxas Argia taldeagaz.
13:30 Nekazaritza lehiaketaren sari banaketa eta sukalki kaxolen aurkezpena epaimahaiaren aurrean.
17:30 X. San Juan Piragua Estropada.
18:00 Herri Kirolak: harrijasotzaileak (Iñaki eta Inazio Perurena) eta aizkolariak (Etxebeste eta Mugarza).
19.00 Margoketa eta sukalki lehiaketen eta piragua estropadaren sari banaketa. Umeentzako animazioa, pailaso-magoa eta jostailuen banaketa.
Ekainak 23, astelehena
20:30 Tai ji erakusketa: “Sua eta Ura”.
22:30 San Juan gaua: argi eta soinu ikuskizuna, Kull D'Sac taldearekin.
23:00 San Juan gaueko sua eta txokolatea txurroekaz, Txopolis fanfarriak alaituta.
00:30 Reagge kontzertua Golfo Norten: Ras Reguillon eta Akatz taldeak.
Ekainak 24, asteartea
San Juan eguna.
11:30 Eleizaren erlojuaren hasiera emateko kanpai-hotsak.
12:00 Meza nagusia.
13:00 Ohorezko aurreskua eta jota erakusketa.
14:30 Bazkari herrikoia plazan.
16:30-19:30 Dantzaldia plazan, Pergola taldearekin.