Txikienen neurrirako jaiak antolatu dituzte Algortako Zubileta auzoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 18a, 22:20

Uholdeek gogor astindu zuten Algortako Zubileta auzoa, ekainaren hasierako bi igandeetan. Hala ere, bertoko bizilagunek irribarre zabal batez aurrera egiteko behar beste kemena badutela frogatuko dute asteburu honetan. Algortako inguru horretan ospatuko dira larunbatetik astelehenera San Juan jaiak. Eta txikienek (eta nola ez aita-amek) hamaika jarduera izango dituzte gozatzeko. Besteak beste, jolasak, buruhandiak, mozorro lehiaketa, berbena eta askaria, kontukontariak eta txokolate jana antolatu ditu neska-mutilentzako bertoko jai batzordeak. Hala ere, ez dira faltako euskal dantzak, herri kirolak, ezta tortilla txapelketa ere. Horrenbestez, San Juan sua piztuz emango diete amaiera ospakizunei. Argazkian, neskatila txokolatea jaten Maritxu Teilagorrik Leioan antolatutako inauterietan.

Egitaraua:

Ekainak 21, larunbata

16:30 Txupinazoa.
18:30 Quad.
18:00 Haurrentzako parkea.
19:00 Buruhandiak.
20:00 Txorizo jana.
22:30 Musika jai batzordearen eskutik.

Ekainak 22, igandea

13:30 Herri kirolak. Tortilla txapelketa.
18:00 Mozorro lehiaketa.
19:00 Haurrentzako berbena.
20:00 Haurrentzako askaria.
22:30 Musika jai batzordearen eskutik.

Ekainak 23, astelehena

18:00 Kontukontalariak.
19:30 Euskal dantzak.
20:00 Txokolate jana.
21:00 Sari banaketa.
21:30 Fanfarria.
22:15 Pitada handia. Kartoizko banda.
22:30 San Juan suak.
23:00 Musika jai batzordearen eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun