Saridunak baditu "Zure mintzaldia" literatur lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 18a, 22:49

Dagoeneko irabazleak baditu Areeta Kultur Taldeak (AKT) bigarren urtez egindako "Zure mintzaldia" lelopeko literatur lehiaketa. Sariak ekainaren 13an, ostiralarekin, banatu zituzten Areetako batzokian Imanol Landa Getxoko alkateak eta Koldo Iturbe Kultur zinegotziak. Horrenbestez, 10 eta 14 urte bitartekoen artean, Claudia Torralba Rubinos ("Amalia" izenburuko lanagatik) eta David Lopez de la Cruz ("Ez gara hain desberdinak") izan ziren sarituak. 15 eta 18 urte artekoetan, berriz, Irantzu Perez Ruiz ("Getxoko koloreak") eta Laura Pomposo Ordiales ("Kulturak ez dira hain desberdinak"). Kategoria bakoitzean, 100 euro eta MP4 irakurgailua jaso zuen lehenengoak eta MP4a bigarrenak. 19 eta 40 urte arteam eta 41 urtetik gorakoetan, baina, 250 euro ziren jokoan. Bada, aipatu kategorietako lehenengoan July Dazak ("Chuquir Camir Bernita") eskuratu zuen dirusaria. Hala ere, ez zen ekitaldian agertu. Azkeneko kategorian, ordea, berdinketa egon zen: 250 euroko sari bana eraman zuten Mª Dolores Herrero Parrok ("Toma mi mano") eta Jasone Guena Maturanak ("On egin!"). Argazkian, sari banaketaren talde irudia.

Hala ere, inortxo ere ez zen sari banaketatik esku hutsik atera. Elena Estankona AKTko kideak UKBERRI.NETi azaldu dionez, "Kultura Etxeak liburuak, CDak eta kamisetak eman zizkigun eta banatu ere beraz, partaide guztiak eduki zuten bere saritxoa. Adorea erakutzi behar baita orri txuri baten aurrean jartzeko eta bertan idazteko, Imanol Landa gure alkateak esan zuen moduan".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun