Denentzako jai giroa izango da Leioako Plaza Gorrian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 18a, 23:04
Udalerriko Sanjuanei bere ekarpena eginez, Leioako Plaza Gorriko tabernariek gustu eta estilo guztientzako musika egitarua prestatu dute datozen egunetarako. Hasteko, Madskins eta Ukabilkadak bihar, osteguna, estreinatuko dute Arantza tabernari bizkarra ematen dion oholtza. Ostiralean, berriz, txanda Los Quasar eta Amargor taldeena izango da. Larunbata, ordea, egun berezia izango da, Reggae eta Hip Hop musikari egokitutakoa eta horren ondorioz, Bilboscratch, Triple Combo eta Revolutionary Brothers txandakatuko dira Plaza Gorriko eszenatokian. Igandean, hilak 22, La Cabaña de Bixentek joko du eta gune musikalari amaiera jartzeko DJ festa izango da astelehenean, DJ OIhanek jardungo duela. kontzertu guztiak 10etan izango dira, DJ festa izan ezik. Berau goizeko 1etan hasiko da. Argazkian, Ukabilkada taldea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun