Ongi etorria egingo diote Urtzi Muruetari igandean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 18a, 23:32

Igande honetan, ekainak 22, ongi etorri ekitaldia egingo diote Leioako auzokideek kaleratu berri den Urtzi Murueta preso ohiari. Omentzeko ekitaldia 13:30ean hasiko da, Plaza Gorrian, eta horren ostean herri bazkaria izango da. Txartelak dagoeneko eros daitezke Kurkudi elkartean. Murueta sei urte egon da Frantzia eta Espainiako kartzeletan, hasieran jarritako zigorra betetzen eta irailean, zeukan zigorra amaitu zuenean, Jose Maria Lidon epailearen hilketagatik epai zezaten espetxean mantendu zuten, gero Espainiara estraditatzeko eta pasa den otsailean epaitzeko. Espainiako Auzitegi Nazionalean, 30 urteko zigorra eskatzen ziotela, bere aurka aurkeztutako froga bakarra Orkatz Gallastegik Ertzain-Etxean egindako deklarazioa da, behin eta berriz Gallastegik, defentsak eta Askatasunak Orkatz torturatu ostean jasotakoa dela nabarmendu dutena. Gallastegi ez bezala Murueta errugabe jo zuten epaileek eta ekainaren 4an askatu zuten. Hurrengo egunean 250 lagunek egin zioten harrera eta handik egun batzuetara Blanca Rodriguez fiskalak Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztuko dueneko albistea jaso zuten Muruetak eta bere familiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun