Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) kontrako epaiketaren azken saioaren hasieran defentsako abokatuek beraien informea aurkeztu dute, bertan epaiketan eraman duen bideari kritika zorrotza egin zaiolarik eta "inolako frogarik aurkeztu ez den epaiketa politikoa" izan dela salatuz,
Askatu.org webguneak zabaldu duenez. Ondoren, auziperatuek azpimarratu dute jokoan ez dagoela 27 lagun horien etorkizuna bakarrik, "Amnistiaren Aldeko Mugimendua baita finean zigortu nahi dutena". Hala ere, argi esan nahi izan dute "Amnistiaren Aldeko Mugimenduak lanean jarraituko duela herri honetara minimo demokratikoak ekarri arte". "Euskal Herriaren hitza eta erabakia lortu eta Amnistiaren bidean lanean" jarraituko duela alegia. Carlos Bautista fiskalak 33/01eko 24ren kontrako zigorrak eskatu ditu, tartean Jagoba Terrones berangoztarra dagoela. Mitxel Sarasketa getxoztarraren eta Maitane Mendez eta Jorge Arredondoren kontrako karguak, berriz, atzera bota ditu. Argazkian, auziaren aurka Leioa eta Erandioko campusean egindako elkarretaratzea.