Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbio arituko dira bihar "Balkoitik Balkoira" bertso saioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 19a, 12:19

Ostiral honetan, ekainak 20, bertso-saio berri bat izango da Algortako Bertsolari Eskolaren (ALBE) eskutik eta Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, "Balkoitik Balkoira" ikuskizuna, hain zuzen ere. Oraingo honetan, Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbio bertsolariak arituko dira eta, ohi bezala, ekitaldia Algortako Portu Zaharreko Etxetxu plazan izango da, 22:30ean. Bertso modalitate ikusgarri honetan, parte hartzen duten bi bertsolariek balkoi banatik botatzen dituzte euren bertsoak, 1802an Tolosan hasi zen tradizioa berpizteko asmoz. Oraingo honetan, ekitaldi honen hamargarren edizioa izango da Algortan, 1998an San Nikolas plazan lehenengo aldiz ospatu zenetik, publikoaren erantzuna apartekoa izan zelarik. Argazkian, Xabier Amuriza balkoitik abesten.

Ohi bezala, bertso modalitate mota hau oso berezia denez, saioa iluntzean hasiko da. Ekitaldiaren erakargarritasuna indartzeko argitazpen berezia jarriko da Algortako Portu Zaharrean. Bertan, ikus-entzuleek bi bertsolari gailenen bertsoez gozatu ahal izango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun