18:00etan, Kukubiltxo taldeak "Kukubel 2.0" adin guztientzako ikuskizuna (argazkian) eskainiko du, txotxongiloak eta animazioa antzerki eran aurkeztuz, Oskorriren musikapean. Saioa bukatzean, 20:00ak aldera, Zornotzako Arpana taldearen eskutik, umeentzako herri kirolen txanda izango da, neska-mutilek Euskal Herriko kirol ezberdinak ezagutzeko eta egiteko aukera izan dezaten. Ordu berean, baina nagusientzat, Sagardo Festa hasiko da, trikitilariek eta bertsolariek girotutako kupeleko txotx-a, aurreko ekintza guztiak bezala, doakoa izango dela. Era berean, euskal selekzioaren aldeko materiala saldu egingo da bertan.
Ariku taldea
Taldetik gogoratu dutenez, Ariku elkartea 2003. urtean sortu zen, hainbat berangoztar Berangon euskara, euskal kultura eta tradizioak bultzatzeko xedea hartu zutela. Ariku izena Berangoko mendi batek ematen dio.
Urtero, herrian hainbat ekintza antolatzen ditu Arikuk.Batzuk aipatzearren, sagardotegirako irteera, bertso afaria, tourrerako irteera edota Geurearen Eguna. Horretaz gain, Berangoko jaietako batzordean parte hartzen du taldeak, bere ideiak emanez, beti ere jai herrikoiak eta herri kultura bultzatuz.
Berangoko Ariku kultur eta mendigoizale taldeak antolatuta, larunbatean, hilak 21, Geurearen Eguna izeneko festaz gozatu ahal izango dute berangoztarrek eta bisitariek, guztiak baitituzte gonbidatu debaldeko jai honetara. Dagoeneko VI. edizora heldu da 2003ko uztailean abiatutako euskal kulturaren aldeko eguna eta ohikoa den legez, arratsaldea eta gau hartuko ditu. Besteak beste, 18:00etatik, Kukubiltzo txotxongiloen antzerki taldea, Arpana elkarteko umeentzako herri kirolak, sagardo festa, trikitilariak, bertsolariak eta euskal selekzioen aldeko materiala erosteko aukera izango dira Berangon.