Erandioko Ikurrinaren Aldeko Ekimenak deituta, bihar, ostirala, Euskal Herriko banderari omenaldia egingo diote Erandioko udaletxe aurrean 19:30etik aurrera. Izan ere, Mikel Arieta-Araunabeña alkate jeltzaleari udaletxean "inposaketaren eta errepresioaren ikurra" den Espainiako bandera jar ez dezan eskatzeko sinadura bilketa abiatu zuten Erandioko auzokideek pasa den apirilaren 19an, eta ehunaka lagunen sostengua jaso ostean lehenengo mobilizazioari ekin diote, biharko omenaldiari hain zuzen ere. Hortaz, 19:30ean omenaldia izango da, ordu erdi beranduago herri kalejira eta horren ostean festa antolatuta dago Ibarra kalean, txorizada, trikitixa, bertsolariak, sokatira eta euskal dantzak izango direla bertan. Argazkian, Altzagan jarritako sinadura mahaia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!