Beste bi ume kutsatu dira A gripez Ander Deunan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko uzt. 7a, 19:34

Dagoeneko 20 dira Sopelako Ander Deuna ikastolan A gripeak arinki jotako umeak. EITBko albistegiek zabaldu dutenez, azken orduotan beste bi haur isolatu dituzte bertako ingeleseko udalekuetan sukarra eta A/H1N1 gripearen beste sintomak dituztelako. Orain gurasoak bila etorri arte zain daude umeak. Bitartean, beste haur eta gaztetxoak hainbat ekimenez gozatzen ari dira. Goizean zabaldu du Osasun eta Kontsumo Sailak A gripeak 18 ume gaixotu dituela Uribe Kostako udaleku batzuetan. Geroago, Bizkaiko Ikastolen Federazioak Ander Deuna ikastolan egiten dituen ingelesezko udalekuetan izan dela jakin izan da. Xabier Ugalde Ander Deunako zuzendariak hedabideei azaldu dienez, umeak "pare bat egunotan" hobera egiten dute, pasatutako sukarra ez dela ez luzea ezta altua ere. Ugaldek Jakinarazi duenez, atzo baieztatu zituen Osakidetzak A gripearen kasuak. Horrela, familiei abisatu ostean gaur iritzi publikoari jakinarazi zaio. Argazkian, Ander Deuna ikastolako irudi bat / © Ander Deuna ikastola.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun