Proba hau puntuagarria da, gainera, Euskadiko Padel Federazioaren egutegi ofizialarentzat. Federazio horretan, Hego Euskal Herriko jokalariez gain Errioxako, Burgoseko eta Kantabriako kideek har dezakete parte. Antolatzaileek uste dute 140 bikote inguruk hartuko duela parte, horien artean euskal jokalaririk onenak izango ei direla. Federazioak izena emateko epea asteartera arte zabalik dagoela esan duen arren, Aixerrotatik argfitu dutenez, datorren larunbatera arte, hilaren 28ra arte baino ez da zabalik egongo. Bestalde, jokalari bakoitzak ordain beharrekoa 15 eurokoa izango da.
Txapelketaren ordutegia honako hau izango da: 14:30etik 21:30era astegunetan eta 8:30etik 21:30 arte larunbat eta igandetan. Final laurdenak eta final aurrekoak larunbata 12an jokatuko dira eta finalak igandea 13an, 10:00etatik aurrera. 11:30ean jokatuko dira gizonezkoen eta emakumezkoen 1. mailako finalak.
Sariei dagokienez bestalde, egutegi ofizialekoen artean saririk handienak emango dituenetako bat izango da I Open Getxo Padel Irekia. Hain zuzen, 1.200 euro emango ditu esku-dirutan eta 3.800 euro oparitan.