Programa joan den ikasturtean ikasitakoen sendogarri da; ikas-metodologia finkatzerakoan oinarri batzuk hartu izan dira gogoan, hona, ikasleen aniztasuna, haien gaitasunen eta moldatze-ahalmenen garapena, gizarte eta kultura aldetik dituzten eskasiak, komunikazio-prozesuak eta beste. Xedea du, ikaslea ikastearen eta kirolean egitearen alderako jarrera baikorra lortzen laguntzea, beren buruak gogotsu erakustea. Matrikulatutako ikasleak udako ikastaroetako bi ataletan nahitaez parte hartu behar du, bai ikasketan eta bai kiroletan, hilabete bada ere.
Matrikula egitekotan udaletxera zein Herritarren Arreta Bulegoetara (Benturillena, Juan Bautista Zabala eta Itzubaltzeta / Romo) joan daiteke, uztailaren 11ra bitartean, egun hori barne, goizeko 08:00etatik 13:30ak arte. Matrikula-saritan 29,30 euro ordaindu beharko da. Matrikulatutakoak udako ikastaroetara etorri beharra hartzen du bere gain, hilabete bada ere. Inork ordaindu ezina edo ordaintzen zail badu, bere egoera ikusiko litzaioke. Aurretik agindutako agiriak aurkeztu beharko lituzke, halere. Matrikula egin eta izenemate-orriarekin batean argibide-orria ere banatuko da.