Leioako Sanjuanetan Udalak azpikontratatutako langileek gazte bat jipoitu zutela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 27a, 22:55

Ekainaren 19an, Leioako San Juan jaiak hasi eta berehala, Hirurok Zerbitzuak SL enpresako langile eta jabeek herriko 19 urteko mutil bi mehatxatu eta bietako bat jipoitu egin zutela salatu du herriko ezker abertzaleak. "Bortizki jipoitu zuten gazteari eskenatoki batetako eskailera gainera jaurti eta 8 puntu eman behar izan zizkioten belaunean, Areetako anbulatorioan. Horretaz gain, lurrera bota eta mugikor batekin grabatu zuten iraintzen zuten bitartean", azaldu dutenez. Enpresa hori EAJko zinegotzi batena dela eta, alderdi horren "hipokrisia" nabarmendu dute: "Hiltzaileak, estortsiogileak, gezurtiak... deitzen gaituzten bitartean, gazteak bakarka hartu eta jipoitzen dituzte; nor da biolentoa hemen?". Gauzak horrela, erasotzaileak identifikatu, eurekiko neurriak hartu eta Hirurok Zerbitzuak SL enpresa berriro ez kontratatzea exijitu diote Leioako Udalari. Argazkian, belaunean 8 puntu eman behar izan zizkioten jipoitutako gazteari.

Leioako ezker abertzaleak zabaldutako prentsa oharra:

PNV Leioa ez da zuen batzokia

PNVk Leioan darabilen jauntxokeriak muga guztiak gainditu ditu. Ekainaren 19an, ostegunean, San Juan jaien lehen egunean, arratsaldeko 7:30ean, Hirurok Zerbitzuak SL enpresako langile eta jabeek herriko 19 urteko gazte bi mehatxatu eta bietako bat jipoitu egin zuten. Bortizki jipoitu zuten gazteari eskenatoki batetako eskailera gainera jaurti eta 8 puntu eman behar izan zizkioten belaunean, Areetako anbulatorioan. Horretaz gain, lurrera bota eta mugikor batekin grabatu zuten iraintzen zuten bitartean.

PNVk herritarren hitzari muzin eginez, herria bere batzokia izango balitz bezala jokatu du betidanik. Horren adierazle garbiena, berez, Udalak kudeatuta beharko lituzkeen zerbitzuak aurrera eramateko PNVko militanteen (zinegotziak, Bizkai Buru Batzarreko kideak…) enpresak hartzen dituztela da: Kirolekin, Alaiki, Hirurok…

PNVk eta IU/Aralarren udal gobernuak nahi beste egin eta desegiteko baimena eman die enpresa hauei, Hirurok Zerbitzuak SLk adibidez udal oholtza bere negozio partikurretarako erabiltzen du etengabe.

Ezker abertzaletik, PNVren hipokrisia salatu nahi dugu. Inolako arazo gabe hiltzaileak, estortsiogileak, gezurtiak… deitzen gaituzten bitartean, gazteak bakarka hartu eta jipoitzen dituzte, nor da biolentoa hemen?

Gertaera honen aurrean zera exijitzen diogu Udalari:

1. Erasotzaileak identifikatu, eurekiko neurriak hartu eta Hirurok Zerbitzuak SL enpresa berriro ez kontratatzea.
2. Udalak darabilen pribatizazio dinamika bertan behera uztea eta hemendik aurrera kontratazioak modu gardenean egitea.
3. Herriaren hitza errespetatuz inposaketa alde batera uztea era Udala demokratizatzea,.

Bukatzeko, eraso gehiago onartuko ez ditugula adierazten dugu eta “gorila koldar“ horiek jakin dezatela euren gogoz kontra bada ere, Leioa eta Euskal Herri euskaldun eta justu baten alde lanean eta borrokan jarraituko dugula .
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun