Informazio eta Komunikazio Teknologiei buruzko ikastaroak emango dituzte Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 28a, 13:18

Nekazal guneen garapenerako Jata-Ondo elkarteak ekainaren 10ean aurkeztu zien barrikoztarrei “Informazio eta Komunikazio Tekonologien Dinamizatzailea” izenburuko egitasmoa, Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak sustatzen duen “Plan Avanza” proiektuaren baitan. Egitasmo horren helburu nagusia nekazal kutsuko inguruak eta hiriguneetatik aldenduta daudenak teknologia berrien gizartean sartzeko ahaleginak egitea da. Oraingoan, KZguneko hainbat ikastaroren artean aukera egiteko parada edukiko dute herritarrek Barrikako Udalari esker. Informazio eta Komunikazio Teknologietan barrikoztarrek duten jakite-mailaren arabera aukeratuko dira ikastaroen edukiak. Kurtso hauen nondik norakoak zehazteko astelehenean, ekainak 30, bilera egingo dute. Argazkian, Barrikako udaletxea eta eliza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun