Txakolin Eguna izango da bihar Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 28a, 14:45

Igande honetan, ekainak 29, VIII. Txakolin Eguna egingo dute Berangon bertoko 21 ekoizleek. Trikitrilari eta txistularien musikaz girotuta, eguerdiko 12etan emango diote hasiera ospakizunari Sabino Arana kalean, frontoi aurrean hain zuzen ere. Eta hirurak arte luzatuko da. Urtero diseinatzen duten kopa berezia 4 eurotan salduko da aurten eta, horrelako bat eskuratutakoan, nahi beste edan ahal izango dute bertara hurbiltzen diren guztiek. Orotara, 650 botila inguru banatuko dituzte herritarren artean. Gainera, txakolina dastatzera emateaz gain, txorizoa eta txitxiburruntzia ere prestatuko dituzte. Jaialdiari amaiera emateko, txakolingileen artean sariak banatuko dituzte. Argazkian, Berangon bezala Bizkaiko beste udalerri askotan ospatzen da Txakolin Eguna, Larrabetzun tartean / Larrabetzutik Mundura.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun