Uholdeek kaltetutako erandioztarrek udaletxera jo dezakete laguntza eske

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 28a, 15:15

Erandion ekaina hasieran izandako uholdeek kaltetutakoek udal bulegoetara jo dezakete laguntzak eskatzeko. Herritarrei arreta egiteko bulegoa hilaren 16an zabaldu zuten eta hilabetez egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik ordu batetara. Tokiko iturriek azaldu dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak Erandioko Udalaren esku utzi du uholdeek kaltetutakoei laguntzak emateko tramiteen kudeaketa eta, hortaz, kaltetuek ez dute Aldundira joan behar izango, udaletxera baizik. Gainera, kaltetuei arreta egiteko bulegoan bestelako laguntzen berri ere emango zaie herritarrei, esaterako, Espainiako Estatuak zein Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzei buruzko informazioa. Argazkian, urak Uribe Kosta eta Erandioko hainbat ingurune hartu zituen hilabete hasieran, batez ere Algorta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun