Unai Iturriaga izango da bizkaitar bakarra Bertsolari Txapelketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko aza. 30a, 01:11

Maialen Lujanbio nagusitu da igandean Donostiako belodromoan jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan, 6.000 bertsozaleren aurrean. Hernaniarraren atzean, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxaga gelditu dira. Gauzak horrela, gaurko saioarekin finkatu dira abenduaren 13ko finalean Andoni Egañarekin batera abestu duten 7 bertsolariak. Bizkaitar eta emakume bana izango dira bertan, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio, alegia. Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colinak osatuko dute Barakaldoko oholtzako bertso koadrila. Azkenean, beraz, Miren Amuriza entzuteko aukera ez da izango BECen. Bestalde, finalean doako haurtzaindegi zerbitzua jarriko du Bertsozale elkarteak. Horretarako izen-ematea 943 694 129 telefonora deituz egin daiteke, epemuga abenduaren 5a, larunbata, izango dela. Argazkian, Iturriaga artxiboko irudi batean / © Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.

Gaurko saioaren sailkapena:

Maialen Lujanbio, 703
Jon Maia, 661,5
Aitor Sarriegi, 651,75
Uxue Alberdi, 649,75
Arkaitz Estiballes, 627,5
Iñaki Gurrutxaga, 608

Finalaurrekoen bigarren itzuliko sailkapena:

1- Maialen Lujanbio, 1411,5 puntu
2- Amets Arzallus, 1389,75 puntu
3- Aitor Mendiluze, 1349,75 puntu
4- Jon Maia, 1340,5 puntu
5- Unai Iturriaga, 1218,25 puntu
6- Aitor Sarriegi, 1302,75 puntu
7- Sustrai Colina, 1301 puntu

8- Uxue Alberdi, 1287,25puntu
9- Miren Amuriza, 1286,75 puntu
10- Iñaki Zelaia, 1282,75 puntu
11- Julio Soto, 1281 puntu
12- Beñat Gaztelumendi, 1278,75 puntu
13- Igor Elortza, 1270 puntu
14- Arkaitz Estiballes, 1258 puntu
15- Onintza Enbeita, 1252,25 puntu
16- Jone Uria, 1247,25 puntu
17- Iñaki Gurrutxaga, 1234 puntu
18- Jon Martin, 1225,5 puntu
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun