Algortako Bigarren Eskuko Liburu Azokak 10.000 euro batu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 30a, 20:00

Larunbatean amaitu zen aurten hirugarren aldiz egin den Getxoko Bigarren Eskuko Liburu Azoka. "Ekimenak arrakasta handia lortu eta bisitari ugari bildu ditu", Getxoko Kultur Etxeak jakitera eman duenez. Horrela, pasa den asteazkenean, hilak 25, hasi zen jarduera honetan 12.000 bat liburu saldu dira, salneurri sinbolikoetan. Bildutako dirua oraindik zehaztu ez duten kultura edo hezkuntza proiektu solidario bati zuzendua izango da. Salgai izan diren liburuak partikularrek liburutegiei emandakoak dira soilik. Hauek guztiek euro bat inguruko prezioa izan dute. Aurreko bi urteotan 6.000 euro jaso baziren ere, aurtengoan 10.000 euroko kopurua gainditu da. Ekitaldi honen arrakastak erakusten du jarduera finkatu ezezik hazi ere egin dela, bai bisitarien kopuruan, baita bildutako dirutzan ere. Guztira, bisitariek eskainitako liburu kopuruaren %85a erosi dute. Fondoak hainbat gai jorratzen zituen, bildumak eta entziklopediak barne zeudela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun