McLaughlinen kontzertuaren aurretik, Talde Lehiaketako saioa hasiko da Biotz Alai plazan, 21:30ean. Horretan, Suediako Kristian Brink Quartet talde gaztea ariko da. Taldekideek Estokolmoko Royal College of Music egin zuten bat eta 2007. urtean Young Nordic Jazz lehiaketa ospetsua irabazi zuten, beren ezaugarri nagusiak erakutsita: musika liluratzailea, estilo garbia eta erritmo aniztasuna.
Bestelakoak
19:30ean, “Hirugarren Milurtekoa”k jasoko du lekukoa Getxo Antzokia plazan. Bertan, publikoak Citricen musikaz gozatu ahal izango du. Hirukote horrek Extremadurako, Galiziako eta Euskal Herriko musikariz osatuta dago. Taldekideek Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, ezagutu zuten elkar. Proiektuak musikari bakoitzaren eragin estilistikoen inguruko beharrizanari erantzuten dio. Horien artean, besteak beste, honako artista hauek aipatu behar dira: Sonny Rollins, Kenny Garrett, Stan Getz, Wayne Shorter eta Jeff Ballard.
Ohi denez, gauerditik aurrera ere goza dezakete jazzaz zaleek Algortako The Piper’s Irish Pub, bertan, larunbatera arte, jam sessions-ak izango dira eta. Bestalde, Algortako Satistegi kafean Fernando Bárcenaren argazki erakusketan, artista ospetsuen eta talde gazteen argazkiak daude ikusgai. Azkenik, New Orleanseko To Be Continued Brass Band egunero girotzen du Algortako kaleak dixie musikaren doinu alaiez.