Bizkaibuseko autobus bana kaltetu dute Leioan eta Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 5a, 17:16

Hainbat komunikabidek zabaldutakoaren arabera, burua estalita zeukaten lau lagunek Transportes Colectivos SA (TCSA) enpresako Bizkaibuseko bi autobusen kontrako erasoa egin dute gaur goizean Leioako Sarriena auzoan eta Astrabuduan. Aulkiak eta beirak hautsi dituzte. Enpresak esan duenez, gidariak mehatxatu ere egin dituzte. TCSAko langileek asteak daramatzate protestan, eta asteburu honetan ere greban daude. Autobus horiek gutxieneko zerbitzuak betetzen ari ziren. Atzo hamalau autobusen aurreko hamalau beira apurtu zituzten ezezagun batzuek. Enpresak grebako batzordeari "erantzukizunak" hartzeko eskatu dio. Eraso horien atzean TCSAtik kanpoko lagunak daudelakoan dago konpainia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun