Kantabriatik mendi txangoa egingo du asteburu honetan Munarrikolandak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko eka. 30a, 20:10

Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak irteera berria antolatu du asteburu honetarako, uztailaren 5ean eta 6an. Oraingoan, Bistruey, (2.002 metro), eta Peña Sagra, (2.042 metro), mendietara igoera egingo du. Lehenengoa Kantabria eta Palentzia probintzien artean dago eta bigarrena Kantabrian, biak Liebana eskualdean kokatuta, Potesetik hurbil. Autobusa larunbatean goizeko 6:00etan abiatuko da, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik. Algortatik 6:10etan igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubileta autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 40 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 45 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dute ostegunera arte. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen emateak ostegunetan egin beharko dira 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun