Uribe Kosta eta Erandioko ehunaka abertzale espainiarrek ospatu zuten atzo Espainiako futbol selekzioak Eurokoparen finala irabazi izana. Euskal Herriko selekzioak parte hartzea debekatuta zuen Eurokopan eta nabarmena izan zen taberna eta txoko askotan Alemaniakoek jaso zuten babesa. Dena den, eskualdeko hainbat herritan entzun zen emozioz beteriko makina bat oihu, Alemania-Espainia futbol partidaren 33 minutua heldu eta Fernando Torresek germaniarren atean gola sartu zuenean. Era berean, Espainiaren aldeko aldarriak errepikatu ziren 94. minutuan, partida 0 eta 1 bukatu zenean. Handik aurrera, hainbat gazte koadrila Areetako Xake plazako iturrian busti ziren; dozenaka auto eta motorrek eskualdea zeharkatu zuten bozina etengabe joz eta Espainiako bandera bi koloreduna erakutsiz; "A por ellos", "Esto es España!", "Viva España" edo "Podemos!" bezalako oihuak entzun ziren behin eta berriro. Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!