Leioako Udalak 139.313 euro gehiago gastatuko ditu Mendibile jauregiko inguruetan, oraingo honetan eskultura berri bat jartzeko, Udal Gobernuko kideek gaur goizean iragarri duenez. Bizkaiko Txakolinaren egoitza ofiziala den eraikinaren alboan jarriko dute artelana eta horren bidez "paisaia eta herritarrak" eta, "bereziki, Bizkaiko txakolinaren elaboratze lanetan dihardutenak omendu" nahi dituztela adierazi dute, "giza baloreak azpimarratuz eta ingurua hobetuz, herritar guztien eskura jarriz, eta herriko nortasun irudi berri bat bilakatuz". Eskultura Juanjo Novellak egingo du eta 5,77 metro altuera eta 9,43 metroko luzera izango duen hostoa simulatuko du. Materiala karbono altzairuzkoa izango da eta zazpi tonako pisua hartuko du, nahiz eta lodiera soilik 2,5 zentimetrokoa izan. Dena den, Novella Arte Publico SL artistaren enpresak aurkeztutako aurrekontuan zehazten da estatuaren inguruko urbanizatze-lanak ez dituztela bere gain hartuko eta, hortaz, kostea handituko da. Argazkian, aurkeztutako proiektuaren irudi bat.