Drogaren aurkako operazioa egin dute Getxoko Kirol Portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 2a, 15:11
Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu Getxoko Kirol Portuan egiten ari den drogaren aurkako operazio baten harira. Ikerketa astelehenean abiatu zuten itsaso zabalean, Azore uharteetatik (Portugal) gertu, droga zeraman ontzi bat atzeman eta gero, hainbat albiste agentziek adierazi dutenez. Dirudienez, ontzia Kolonbiatik zetorren eta Algortako kaira heldu behar zen egunotan. Oraindik ez dute jakitera eman atxiloketak non egin dituzten baina baliteke bertan egin izana. Ikerketari lotutako iturriak aipatuz, filtrazioak ekiditeko, ontzia itsasoan dagoela adierazi dute hedabideek. Eskifaia barruan dago atxilotua. Asteburuan iritsiko da portura, Poliziaren arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun