ELA sindikatuaren iritziz, "aurre-akordioa ona da, aldarrikapenak %100ean lortu ez arren". Bilboko metroko beste langileek irabazten duten bera lortzea zuten helburu. Igoera horrekin, %90era heldu direla dio ELAk. "2012an bereizkeria hori amaitzea lortuko dugula espero dugu".
Bestalde, Metro BIlbao "pozik" agertu da garbikuntzako lan gatazka amaituta eta azpimarratu du "hiritarrek gizabidez jokatu dutela, oinarrizko higiene baldintzak metro-instalazioetan mantentzea ahalbidetuz". Era berean, txalotu dute langileak eta garbiketa enpresak akordio batera heldu izana, horrek bermatuko baitu "herritar guztiei kalitatezko garaio zerbitzua eskaintzea".