Askatasunaren salaketa
Anjel Figeroarekin egiten ari direnak erakusten du PSOEren Espainiako Gobernuak preso politikoak suntsitzeko helburuz darabilen espetxe politikaren krudeltasuna eta mendeku gosea norainokoa den.
Aspaldi salatzen ari gara presoak hil egin nahi dituztela, muturreko baldintzetan biziaraziz: sakabanatuta, isolatuta, osasun asistentziarik gabe, eskubideak zanpatuak dituztelarik… Bereziki kezkatzen gaitu gaixotasun larriekin aurkitzen diren 14 presoen egoerak.
Espetxe politikaren PSOEko arduradunei galdera bat: Noiz arte jarraitu behar duzue espetxe politikaren “etika” hiltzaile honekin?
Egoera larri honekin amaitu behar dugu! Ezin dugu onartu preso politikoak espetxeetan hil ditzaten. euskal herritarrei dei bat luzatu nahi diegu, espetxe politikaren aurkako mobilizazioekin jarraitu dezaten.
Anjel eta gaixotasun larriekin aurkitzen diren presoak askatu orain!
Euskal presoak euskal herrira, dagozkien eskubideen jabe!
Askatasuna