CCARS delakoa erakunde independentea ei da, Medikuntza, Fisika, Kimika, Biologia, Zuzenbidea eta beste jakintza adar batzuetan adituak direnek osatua eta Madrileko Complutense Unibertsitateko Fundazio Nagusiak babestua. Sortu zenetik izaera zientifiko eta teknikoko aholkularitza txostenak plazaratu eta horren gaineko ekitaldiak egin ditu, herri administrazioentzat eta herritarrentzat. “Batzordea, gaur egun, eremu elektromagnetikoen arriskuaren egungo pertzepzioaren inguruan lan egiten ari da, herritarrek arrazoi zientifikoetan oinarritutako erabaki arinak eta gardenak hartu ahal ditzaten. Horretarako informazio objetiboak, independenteak eta saio zientifikoan oinarritutakoak igortzen dituen erakundea beharrezkoa da. CCARS erakundeak hori eskaini nahi dio gizarteari”, adierazi du Hirigintza zinegotziak.
Kide berriak
Getxon sortutako lan taldeko hasierako kideak Gobernu Taldea, udal alderdi politikoen ordezkariak, Antenas Ez elkartea eta telefonia enpresetako eta Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko ordezkariak izan ziren. Orain, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko (FEMP), Eudel eta Eusko Jaurlaritzako Inguruneko Saileko kideek bat egin dute. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari sartzeko gonbidapena luzatu diote.