Anjel Figueroaren aldeko kontzentrazioa egingo dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 3a, 22:56

Larriki gaixo dagoen Anjel Figueroa Algortako preso politikoaren osasun egoeraren okerragotzea ikusita, ostiral honetarako, uztailak 4, elkarretaratzea deitu du Algortan Anjel kalera! herri ekimenak. Protesta 20:00etan izango da Telletxen. Figueroa atzo ospitaleratu behar izan zuten berriro ere bi krisialdi bortitz pairatu ondoren. Orain dela aste bat atera zuten Txagorritxutik Langraizko espetxera atzerako bidean eramateko: "ekainaren 25ean eman zioten alta medikua azkenengoz, eta azken hilabeteotan ospitaletik espetxera eta espetxetik ospitalera darabilte, gurpil ero batean", salatu dute bere herrikideek. Bestalde, larunbatean, uztailak 5, manifestazioa egingo da Donostian preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun