Gaurtik igandera arteko lanuztei eutsiko die Bizkaibusek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 4a, 13:28

Transportes Colectivos SA (TCSA) autobus enpresako langileek gaurko eta astebururako antolatu dituzten 24 orduko lanuzteekin jarraitzea erabaki dute gaur goizaldean. Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, Burtzeñan egin duten batzarrean 267 langilek lanuzteen aldeko botoa eman dute; 217k aurkakoa; 12 abstenitu egin dira eta zortzi boto baliogabeak izan dira. Lanuzteak gaur, bihar eta etzirako daude deituta, TCSAk kudeatzen dituen Bilbobus eta Bizkaibus autobus zerbitzuetan eta Bilbao BBK Live musika jaialdiarekin kointzidituko dute. Behar egiteari utziko dioten arren, aurrera jarraitzen du Eusko Jaurlaritza beharginen eta TCSAko zuzendaritzaren artean egiten ari den bitartekaritzak, akordioa lortzeko asmoz. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, Areeta, Getxo, Algorta eta Altzagatik Leioa eta Erandioko campuserako autobusik ez dago. Bilbotik etorrita, Astrabudua zein Erandio Landatik EHUrako bidea egiten duten lineetan ere dute eragina lanuzteek. Baita Astrabuduatik Erandio Landa eta Sondikarako autobusetan ere.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun