Emakumezkoak izan dira nagusi Uribe Kostako ipuin laburren I. lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 4a, 17:23

Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoari ikasturte amaiera emateko Egizu! elkarteak antolatutako Uribe Kostako Ipuin Laburren I. Lehiaketaren sariak banatu zituzten pasa den igandean, ekainak 29, dozenaka partehartzaileen aurrean. Irabazleen artean, zalantza barik, emakumezkoen nagusitasuna ageri da, emandako 5 sari nagusietatik 4 eraman baitzituzten Uribe Kosta eta Erandioko ikastetxe eta euskaltegietako neskek. Sailkapen orokorrean lehenengo saria, 300 euro, Naiara Garcia Alvarezentzat izan ziren, bigarrena, 150 euro, Noelia Guijarro Garciarentzat eta hirugarrena, 100 euro, Aiora Inzunza Solozabalentzat, hurrenez hurren "Ilegorritxo, txanogorritxoren biloba", "Gemaren sekretua" eta "Amarrukeriaz saldu zen" idazkiekin. LHko 5 eta 6.mailetako irabazlea Naia Berlanga Zarraga suertatu zen, "Etxe sorgindua" lanarekin. Berari egokitu zitzaion liburudendaren batean erosteko 50 euroko bono bat. Sari bera izan zuen Jon Ander Manso Pagoagak, DBHko 1. eta 2. mailetako garailea. Egizuk iragarri duenez, "zuekin konpartitu nahi ditugu irabazleen lanak, eta pdf polit bat prestatu dugu, orain udan, hondartzara eramateko moduko lanekin". Hortaz, ipuinak hemendik jaitsi eta irakur daitezke. Argazkian, sari emanaldiaren une bat / Egizu!.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun