Larunbat gauean, Sopelako txalet bat asaltatu ostean, bertoko bizilagunei bitxiak eta dirua lapurtu zizkieten lau ezezagunen bila dabil Ertzaintza. Goizean bisitan joan zaizkien auzokideetako batek hedabideei azaldu dienez, 22:00ak aldera jazo ziren gertaerak. Etxebizitzara sartu ondoren, "bitxiak eta dirua" ematera behartu zituzten bizilagunak ustezko lapurrek. "Emakumea oso urduri jarri zenez, ahoa estali eta ostikoak eman zizkioten, isil zedin. Ikaratuta dago. Gizonak, baina, ez zuen lasaitasuna galdu. Ondoren, familia osoa despentsara sartu eta giltzak eraman zituzten", zehaztu du auzokoak. Horren hitzetan, "etxea denbora luzez zelatatzen" ibili dira. "Berton bizi ez banaiz ere, neguan birritan sartu zitzaizkidan. Hau guztia ikusita, txaleta saldu eta ez itzultzea pentsatzen gabiltza. Bi neskato txiki dauzkat eta oso kezkaturik nago", adierazi duenez.