Azken hiru astetan 580 zabor tona jaso dituzte Getxoko hondartzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko uzt. 7a, 20:47

Aurreko urteotan bezala, ur biziak eta baga dela eta, hondartzak garbitzen diharduen lantaldea indartu behar izan du Getxoko Udalak. Izan ere, azken asteotan hareatzek horien ondorioak pairatu dituzte, tokiko iturriek adierazi dutenez. Ondorioz, bi lagun gehiago jarri dituzte beharrean, baita ordutegia 3 orduz areagotu ere. Garbiketan diharduen lantaldea 9 lagunek, 2 traktorek eta mendi-ibilgailu batek osatzen dute. Egunero goizaldeko 4etan hasten dira lanean Areetako hondartzan, bere kokalekuagatik, hori baita zabor gehiago jasotzen den hareeta, udal arduradunek nabarmendu dutenez. Ondoren, bi ordu pasa eta gero, hiru taldetan banatzen dira gainontzeko hondartzetan aritzeko. Ekainaren 15etik uztailaren 15era arte, 183 zabor tona jaso ziren iaz. Baina, aurten, ekainaren 15etik uztailaren 6ra arte, 580 tona batu dituzte jada. Argazkian, bandera urdina Azkorrin jartzeko ekitaldian egin dituzte adierazpenak udal agintariek.

"Bereziki, Areeta, Ereaga eta Arrigunaga hondartzetan ur biziak eta baga dira zabor pilaketaren igoeraren arrazoiak, euria eta haizearekin batera. Horiek guztiek hondartzetara eramaten dituzte zaborrak", azaldu dute Udaletik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun